Enpresa

Nor gara?

1976an sortu genuen Talleres Mecánicos Telleria, mekanizazioaren alorrean sortzen ari ziren beharrei erantzuteko. Dinamismoa, malgutasuna eta bezeroaren asebetetzea izan dira beti gure nortasunaren ezaugarriak, eta horien bidez, ingeniaritza mekanikoaren mundua sakonean ezagutzea lortu dugu.

Gaur egun, Telleria kolaboratzaile bikaina da industria metal mekanikoan zein fabrikazioan, tokiko eta nazioarteko merkatu zorrotzei irtenbide irudimentsuak eskaintzeko gai garelako.

Telleria osatzen dugunon helburua bezeroen beharretara egokitzea izan da beti, eta, horretarako, prozesuak eta zerbitzuak etengabean garatzen ari gara eta taldean lan egiten dugu.

Lan filosofia

Telleriaren helburua kalitatezko produktua eskaintzea da, bezeroa ardatz izanik zerbitzu bikain bat eskainiz. Bezeroen gogo eta beharrak ase nahi ditugu, aldi berean indarreko lege-baldintzak eta araudiak betez.

Xede horiek lortzeko, gure enpresak ildo hauek bete behar ditu:

  • Gure bezeroak asebetetzen saiatzea beti.
  • Kalitatezko produktua, kudeaketa eta emaitzak.
  • Etengabeko hobekuntza, egindako proiektu bakoitzean hartutako esperientzia gure ezagutzan integratuz.
  • Mekanizazioaren eremu berrien gaineko ikerketa.
  • Harreman estua bezeroekin eta hornitzaileekin.
  • Langileen garapen pertsonala eta profesionala.

Koherentziaz islatzen ditugu jarraibide eta helburu horiek gure enpresa-estrategia orokorrean, gure jardunarekin erlazionatutako jarduerak eta hornitutako produktuak bideratzeko eta burutzeko orduan.

Telleria osatzen dugunon nahia gure jardunean etengabe hobetzea da, laneko osasuna eta segurtasuna bermatzen duten baldintzetan eta ingurumenarekiko harmonian.

INGURUMENAREKIKO KONPROMISOA

TELLERIAn kontziente gara ingurumenaren erantzukizun sozialaz, eta ahaleginak egiten ditugu gure jarduera eta ingurumenaren zaintza bateragarri egiteko. Gasolio-orgen ordez orga elektrikoak jarri dira. Gainera, kontsumo jasangarriagoa sustatu da, gure instalazioetako argiztapen guztia LEDi ordezkatuta.

Kudeaketa-sistema integratua

Telleriak kalitatearen, gure langileen segurtasunaren eta ingurumenaren alde egiten du argi eta garbi.

Gure kudeaketa-sistema integratuak AENOR ziurtagiri hauek ditu:

  • ISO 9001 Kalitatea Kudeatzeko Sistemak
  • ISO 14001 Ingurumena Kudeatzeko Sistemak
  • ISO 45001 Laneko Segurtasuna eta Osasuna Kudeatzeko Sistemak

Halaber, mundu osoan egiaztatzen gaituen IQNet ziurtagiria ere badugu.

Kudeaketaren, ingurumenaren eta laneko segurtasunaren eta osasunaren politika

Telleria markaren baliabideak

Jarraian, gure marka, TELLERIA, erreferentzietan jartzeko logotipoak dituzu. Zalantzarik baduzu, gurekin harremanetan jarri.

En color para web e impresión (jpg):

logo-telleria-color-pantalla

Negativo en azul para web (jpg):

Logotipo Telleria negativo azul

Negativo para web (jpg):

Logotipo Telleria negativo

Recursos de la marca en vectorial PDF editable: