Mekanizazio-proiektuak osorik kudeatzen ditugu

Tellerian mekanizazioarekin lotutako proiektuak kudeatzen ditugu, gure bezeroen kalitate-estandarren arabera: lehengaien erosketa, fabrikazioa eta mekanizazioa, soldadura, Saiakuntza Ez-Suntsitzaileak (SES)… Salgaiak helmugan eman arteko prozesu osoa guk burutzen dugu.

PROIEKTUEN AZTERKETA

Gure bezeroek emandako diseinua aztertzen dugu, eta gure esperientzia eta ezagutzak oinarri hartuta, irtenbide alternatiboak edo optimizatuak eskaintzen ditugu.

informazio gehiago »

PROZESUEN INGENIARITZA

Bezeroak emandako CAD diseinutik abiatuta, proiektu bakoitzerako estrategia eta prozesurik egokienak diseinatzen ditugu. Gure ereduak ekoizpen-malgutasuna eta etengabeko ikuskapena ditu bereizgarri.

informazio gehiago »

FABRIKAZIOA ETA MEKANIZAZIOA

Mekanizazio-zerbitzuez gain, soldadura, Saiakuntza Ez-Suntsitzaileak (SES) eta inguruko enpresei azpikontratatuako bestelako jarduerak ere burutzen ditugu.

informazio gehiago »

KALITATEA

Gure produktuen kalitatea egiaztatu eta dokumentatzen dugu, kontrol dimentsionalen eta geometrikoen eta Saiakuntza Ez-Suntsitzaileen (SES) bidez. Horretarako, arlo horietan jarduteko ekipamendua eta langile trebatuak ditugu.

informazio gehiago »

PIEZEN ENTREGA

Lan egitean, kalitate-estandar handienak bermatzea eta entrega-epeak zorrozki betetzea ditugu helburu.

informazio gehiago »

LAN FILOSOFIA

Gure helburua kalitatezko produktua eskaintzea da, bezeroa ardatz izanik zerbitzu bikain bat eskainiz. Bezeroen gogo eta beharrak ase nahi ditugu, aldi berean indarreko lege-baldintzak eta araudiak betez.

SEKTOREAK

Mekanizazioaren arloko proiektuak kudeatzen ditugu, hainbat sektoretan:

ALBISTEAK

Gure azken berriak:

Instalazio berrietan gure kudeaketa sistema integratuaren auditoria gainditu dugu 2026ko apirilean

Urretxuko gure instalazio berrietan lehen aldiz gainditu degu kalitatea, segurtasuna eta ingurumena barne hartzen dituen gure kudeaketa sistema integratuaren auditoria, kalitatea, segurtasuna eta ingurumena barne hartzen dituena. Mugarri honek ISO estandarrekiko eta etengabeko hobekuntzarekiko dugun konpromisoa islatzen du, batez ere …

Irakurri gehiago

Goierriko gizonezkoen saskibaloi taldeak gure instalazio berriak bisitatu ditu 🏀

Duela hilabete batzuk, Goierriko gizonezkoen saskibaloi taldea izan genuen gure Urretxuko instalazio berrietan. Harro esan dezakegu talde horren babesleak garela. Bisita oso berezia izan zen: gure espazio berria erakusteko aukera izan genuen, denboraldiari buruzko iritziak partekatu genituen eta elkartzen gaituzten …

Irakurri gehiago

Telleriak ingurumen-konpromisoa sendotu du estrategia jasangarri berritzaileekin

Inpaktu ekologikoa minimizatzeko etengabeko ahaleginean, Telleriak hainbat neurri esanguratsu ezarri ditu ingurumenarekiko konpromisoa sendotzeko. Ekintza horien artean, nabarmentzekoa da argiztapen-sistema energetikoki eraginkorragoak diren aukeretara eraldatu dela, eta, horri esker, energia-kontsumoa nabarmen murriztu dela. Gainera, enpresa bere sistemak digitalizatzeko prozesuan dago, …

Irakurri gehiago