Piezen entrega

Telleria piezen entrega-epeak betetzera konprometitzen da eta zorrotz betetzen ditu horiek. Pieza helmugara ahalik eta egoerarik onenean eta aurreikusitako epean helduko dela bermatzeko neurriak hartu eta beharrezkoak diren zerbitzuak kudeatzen ditugu.

Enbalajea diseinatzea eta kudeatzea

Enbalajea arretaz diseinatu eta kudeatzen dugu, ekoiztutako piezak babestu eta bidalketan ustekabeak ekiditeko.

Garraio nazionala eta nazioartekoa

Telleriaren ustez, fabrikazio eta entrega-epeak zorrozki betetzea konpromiso saihetsezina da.

Horregatik, azken fasean, garraio nazionala eta nazioartekoa kudeatzen ditugu, pieza inolako arazorik gabe helmugara irits dadin.