castellano | english | euskera | français
  Sektoreak eta zerbitzuak

Talleres Mecanicos Telleria S.A.k mekanizatuaren munduarekin zerikusia duten proiektuak kudeatzen ditu. Enpresak hainbat sektoretarako egiten du lan, hala nola, automoziorako, ekipamendu ondasunetarako, makineriarako, petrokimikarako, itsas industriarako, energia mundurako, balbulategintzarako, trengintzarako, aeronautikarako...

 

TMTelleriak sektore hauetarako proiektuak kudeatzeko gaitasuna du, bere bezeroen kalitate beharrei erantzuten dielarik. Honela lehengaiak erosi, fabrikatu, soldatu, EES… eta azkenik salgaiak dagokien helmugara eraman ditzakelarik.

 

TMTelleriak ondorengoak kudeatzeko baliabideak ditu:

  • Lehengaien erosketak kudeatu (forja, fundizioa, ijeztutako materiala etab.)
  • Prozesuen ingeniaritza (diseinua, CAD-CAM programazioa, mekanizatzeko baliabideak, bereziki prestaturiko erramintak)
  • Soldadura: langile kualifikatuak eta prozedura homologatuak
  • Saiakuntza ez-suntsitzaileak: langile kualifikatuak begizko ikuskapenean, ultrasoinuetan, likido sarkorretan eta partikula magnetikoetan

 

Gainera, enpresa, industria oso dibertsifikatua dagoen gune batean kokatuta dago, bertan, mekanizatuari osagarri zaizkion prozesuak aurki daitezkeelarik. Hori horrela izanik, gure bezeroei ondorengoa eskaini diezaiekegu:

  • Gainazaletako material gehitzea
  • Tratamendu termikoak
  • Orekatze dinamiko eta estatikoak
  • Piezen granailatzea eta pintatzea
  • Enbalajea
  • Garraio nazionalak eta nazioartekoak
© 2016
Telefonoa: +34 943 72 40 29 - +34 943 72 56 49 / Faxa. +34 943 72 50 00 / telleria@tmtelleria.com