castellano | english | euskera | français
  Nor gara

Talleres Mecánicos Telleria S.A. 1976. urtean sortu zen mekanizatuaren munduan gehitzen ari ziren beharrei erantzuna emateko. Dinamismoa, malgutasuna eta bezeroaren gogobetetzea izan dira gure ezaugarri nagusiak, mekanikaren ingeniaritza munduaren ezagutza handia eman digularik.

 

Gaur egun, TMTelleria metal mekanika eta fabrikazio industriarako laguntzaile paregabe bezala aurkeztu daiteke, bertako eta internazional mailako gero eta merkatu zorrotzagoei beharrezko konponbideak emateko gai delako.

 

Tradizioz planoen araberako piezak eta automoziorako serie luzeko piezak fabrikatu ditugu, baita bezeroen diseinuen araberako errotore hidrauliko eta turbinetarako hainbat pieza ere. Gaur egun, aeronautika sektoreko osagaien fabrikazioan murgilduta gaude bereziki.

 

Etorkizunari begira baikorrak gara eta berriki aeronautikaren industriara gerturatu izanak, gure langileen lanaren ipar bihurtu da mundu jasangarriago eta ingurumenaren onerako lan egiten baitugu. Gainera, etengabeko lanari esker, bezeroen gogobetetze maila altua lortu dugu, gure enpresarekiko duten konfiantza berretsiz.

 

TMTelleria osatzen duen giza taldeak bezeroaren gogobetetzea lortzeko lan egiten du.

 

 

Lan filosofia

 

TMTelleriaren misioa kalitatezko produktuak eskeintzea da, bezeroaren behar eta asmoak betetzeko zerbitzu-jarrera bikaina izan, indarrean dauden lege eta arauak betez.

 

Helburuak lortzeko ildoak ondokoak dira:

  • Gure bezeroen gogobetetze etengabea.
  • Produktuaren, kudeaketaren eta emaitzen kalitatea.
  • Proiektu bakoitzean izandako esperientzietatik ikasitakoa ondorengo proiektuetan aplikatzea eta hobetzea.
  • Mekanizatu munduko eremu berrien ikerkuntza.
  • Bezero eta hornitzaileekin erlazio estua izatea.
  • Gure langileen garapen pertsonal eta profesionala.

 

Adierazitako helburu eta jarraibide hauek enpresaren estrategia orokorrean koherenteki txertatzen dira, honela jokatzen delarik adierazitako jarduerak egitean eta hornitutako produktuekin.

 

TMTellerian lan egiten dugunon borondatea da gure jardueren garapena etengabeko hobekuntzan oinarritzea, lan baldintza osasuntsu, seguru eta ingurumena errespetatuz egiten dugularik.

Get the Flash Player to see this player.
© 2016
Telefonoa: +34 943 72 40 29 - +34 943 72 56 49 / Faxa. +34 943 72 50 00 / telleria@tmtelleria.com